LKS KREANen lana Klima Aldaketaren aurka

Klima aldaketaren aurkako nazioarteko egunaren esparruan, LKS KREANek, MONDRAGON Unibertsitateak antolatutako jardunaldi batean parte hartu du, klima aldaketaren inpaktua murrizteko neurriei buruz. Gure lankidea den Carlos Beraciertok EKIAN proiektua aurkeztuko du, Euskadiko Energia Fotoboltaikoa ekoizteko parkerik handiena dena bera. Hemen jardunaldiko programa.

LKS KREANek sektore ugaritan garatzen ditu Garapen Jasangarrian laguntzen duten proiektuak, horien artean hiri eta lurralde planifikazioaren ingurukoetan, azpiegituretan, arkitekturan eta industrian. Klima Aldaketaren esparru zehatzari dagokionez, Hiri eta Lurralde Aholkularitzako arloaren barruan, aholkularitza eta planifikazio estrategikoko zerbitzuak daude, baita programak eta proiektuak antolatu, kudeatu eta gauzatzeko beste aholkularitza batzuk ere, Klima Aldaketaren kausak Arintzeko eta Klima Aldaketaren ondorioetara Egokitzeko eremuetan.

Erakundearen oinarrizko balioak lankidetza, erantzukizun soziala eta ingurumen erantzukizuna izanik, LKS KREANek elkarlanean dihardu erakunde publiko zein pribatuekin, gobernu nazional, erregional eta lokalekin eta erakunde aldeaniztunekin, Klima Aldaketari lotutako alderdiak garatzeko.

LKS KREANek garatutako proiektuen artean, Arintzearen esparruan, nabarmendu daitezke Sustainable Energy and Efficiency Plan proiektua, World Bankentzat, Surabaya hirian (Indonesia), EDGE Market study in the excellence for design for greater efficiencies, World Bankeko International Finance Corporationentzat, edo 2030 Debagoiena Garapen Iraunkorreko aholkularitza, Bagararentzat garatua, zeina abiapuntua baita trantsizio ekologikorako estrategia batentzat, Debagoiena eskualdean karbono gutxiko garapena lortzeko bidean.

Klima Aldaketaren ondorioetara Egokitzearen esparruan, LKS KREANek eskualdeak eta hiriak Klima Aldaketaren ondorioetara egokitzea sustatzeko lanean ari da, hainbat mehatxuri aurre egiteko: kostaldeko gorabeherak, uholdeak gertatzeko eta itsasoaren maila igotzeko arriskua, uholde erauntsiak, edo baita ere bero boladak edo lehorteak. Ildo horretan, Kantabriako Unibertsitatearekin batera, azterketa bat landu du Garapen Baku Interamerikarrarentzat, Campecheko (Mexiko) Badiaren saneamendu integralerako Aurre-inbertsioko Azterketa egiteko, baita ere Karbono aztarnaren eta hiri garapenaren azterketa Mendozako eremu metropolitarrean (Argentina), Garapen Banku Interamerikarrak finantzatuta, Argentinako Gobernuarentzat, edo Lurralde Planaren Berrikuspena.

LKS KREAN Klimaren aldeko ekintzarekin duen konpromisoa berresten du, eta aurrera egiten ari da 2030eko helburuetarantz, Nazio Batuen Global Compactekin bat eginda, Klimaren aldeko Ekintzaren 13. Garapen Iraunkorreko Helburuaren ildoan, eta halaber bere karbono aztarna erregistratuz eta konpentsatuz, Trantsizio Ekologikorako Ministerioko Klima Aldaketaren Espainiako Bulegoan (OECC).

23.10.2019

Share: