Abenduaren 12an, ostegunean, KREANek COP25, Nazio Batuen Klima Aldaketari buruzko Konferentzian, mahai-inguru batean parte hartu du, Madrilen. Ekitaldia Herbehereetako, Belgikako, Luxenburgoko eta European Investment Bankeko pabilioi bateratuan egin da.
Mahai-inguru honen helburua Hiri Iraunkorrak eta Naturan Oinarritutako Irtenbideak (Sustainable Cities and Nature-Based Solutions) eztabaidatzea izan da, Alemania, Argentina, Txina, Costa Rica, Espainia eta Herbehereetako gonbidatuekin.
KREANeko Hiri eta Lurralde saileko Hiri Jasangarrietan eta Erresilienteetan aditua den Mikel Cepedak gure esperientzia aurkeztu du eskualde- eta hiri-eskalan azpiegitura berdean eta naturan oinarritutako irtenbideetan, Klima Aldaketaren eraginekiko erresilientziarako erronka eta aukera gisa.
Mahai-inguruan berarekin batera izan dira Ana Lucia Moya (Ingurumen eta Energia Ministerioa, Klima Aldaketaren Zuzendaritza Costa Rica), Oliver Schütte (A-01eko Zuzendari eta Fundatzailekidea), Zaida Muxi (ETSAB Irakaslea Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan), Ole Bouman (Design Society Zuzendaria, Shanghaitik zuzeneko transmisioa), Laurens Speelman (NewForesighteko Konplexutasun Zientzialaria eta Estrategia-Aholkularia), eta Clara Montaner (Ambientalista, Naturan oinarritutako irtenbideetan aditua, IRBIS).
Marije van Lidth de Jeude (A-01eko Zuzendari eta Fundatzailekidea) izan da ekitaldiaren moderatzailea.
A-01-k lagatako argazkiak (A Company / A Foundation)