Energia ekoizten hasi da EKIAN

Joan den ostiralean, abenduaren 20an, EKIAN, Euskadiko eguzki-energia plantarik handiena, energia berdea ekoizten hasi zen. Etorkizunean Gasteizko kaleetan ibiliko direnen bezalako IRIZARen Bus Elektriko Adimentsu bat izan zen parkean ekoitzitako energia horren lehen hartzailea. EKIAN Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta KREAN Promotión & Structuring erakundearen sustatzaileak pozik agertu ziren proiektuaren helburuak eta epeak ezin hobeto betetzen ari direlako. Parke berria 2020. urtearen hasieran inauguratuko da ofizialki.

23.12.2019

Share: