KREAN eta VICENS+RAMOS-en proposamen finalista Leioako polikiroldegi berrirako.

KREANen proposamena, VICENS+RAMOS estudioarekin eta ATHLON eta SITAGMIA kirol-kudeaketako enpresekin batera landua, Leioako kiroldegi berrirako ideia-lehiaketako finalista izan da.
Kiroldegia izango da udalak egingo duen ekipamendurik garrantzitsuena. Parkearekin harreman estua izateak eta dentsitate txikiko hiri-bilbeak paisaiarekin lotutako esku-hartze batera eraman gintuen, eraikuntzarekin lotutakoa baino gehiago, non eraikina ia osorik lurperatzen den. Hainbat bankaletan antolatzen da, eta sarbideak bere ingurunearen ondorio dira.
Irisgarritasun unibertsaleko eta jasangarritasuneko irizpideak hartu ditu kontuan, eta eraikin trinkoa, funtzionala, eraginkorra eta ia kontsumorik gabekoa lortu da.
Epaimahaiak positiboki baloratu du proposamena, barrualdearen aberastasun espazialagatik eta argiaren tratamendu zainduagatik.

22.10.2021

Share: