MONDRAGON Hospitality-ren aurkezpena, KREAN partaide dela.

9 kooperatiba biltzen dituen lankidetza-proiektu bat da MONDRAGON Hospitality, hotelen sektorean estrategikoki lankidetzan aritzeko. Negozio-zifra agregatua 500 milioi eurotik gorakoa da, eta 4.000 pertsona baino gehiago enplegatzen ditu hotelen, turismoaren eta sektore soziosanitarioari lotutako sektoreetan.

Iñigo Ucinek, MONDRAGONeko Kontseilu Nagusiko presidenteak, egin du aurkezpena Basque Culinary Centerren, besteak beste, Reyes Maroto Industria, Merkataritza eta Turismo ministroa, Arantxa Tapia eta Javier Hurtado Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Nekane Arzallus Donostiako Hirigintza zinegotzia bertan zirela. Bere hitzetan, lankidetza horren helburua da "gaitasunak biderkatzeko borondateak batzea eta sektorerako gure eskaintzaren zabaltasuna eta aniztasuna erakustea". "Enpresentzat oso zaila den" testuinguru horretan, erakunde publikoen laguntza beharra azpimarratu du Ucinek, eta "MONDRAGONen barnetik egiten dugu, eta beste enpresa eta erakunde batzuekin ere egin nahi dugu", gaineratu du.

KREAN proiektuan parte hartu duten kooperatiben taldeko kidea da, eta ingeniaritza eta Arkitekturann, turismoan eta sektore soziosanitarioan duen esperientzia eta egiten duen jakintza eskaintzen ditu. Arlo hoietan proiektu ugari eginak ditu, besteak beste, Donostiako Arima Hotela, Iruñeko Muga Beloso-Alma Hotela eta Bartzelonako Casa Fuster Hotela.

KREANekin batera ekimen berri honekin bat egin duten enpresak hauek dira: Enea, Erreka, Fagor Elektronika, Gerodan, Kide, Ondoan, Onnera Contract eta Ulma. Produktu eta zerbitzuen katalogo oso bat dute, hala nola altzarien diseinua eta fabrikazioa, sarbide automatikoak, telebista, multimedia eta konektibitate soluzioak, hotelen ekipamendu integrala, hozkailu kamerak eta hotz-ekipoak, instalazioen ingeniaritza, ingurumen eta energia eta ekipamendua.

01.04.2022

Share: