Hasi dira Aezkoa eta Aoiz arteko Eurovelo3 bizikleta bideko lanak, Nafarroan

KREANek Aezkoaren eta Aoizen arteko Eurovelo3 ibilbidea eraikitzeko eta hobetzeko proiektua eta obraren zuzendaritza sinatu ditu, Europako POCTEFA 2014-2020, INTERREG V-A Espainia-Frantzia-Andorra eta BICIMUGI programen barruan.

Proiektuak landa-inguruneen lurralde-garapen iraunkorra bultzatzen du, Lursarea agentziak eta Pirinio Atlantikoetako Frantziako departamentuak sustatutako Bicimugi proiektu europarrari esker. Bizikleta-bide berria EuroVelo bizikleta-bide handiekin lotuko da udaberri honetan, Aezkoa Harana eta Agoitz arteko 57 kilometroko zatia egokitzeko lanak amaitu ondoren.

EuroVelo bideek Nafarroatik igarotzean izango duten trazadura aztertu eta zehaztu ondoren, Lursarea lurralde-agentziak – Nasuvinsari atxikita dago – diseinatu dituen 200 kilometroko ibilbideetako lehen jarduketa da, eta, kasu honetan, Iratikoa bezalako landa-bide zaharrak lotzen ditu..

Proiektuaren helburua bizikletentzako ibilbide irisgarri bat prestatzea da, urte osoan erabiltzeko aukerarekin, horretarako dauden zatietako bakoitzean behar diren jarduketak gauzatuz. Proiektuak barne hartzen dituen jarduerak honako hauek dira: lursaila eta zorua egokitzea, drainatzea eta fabrika-obrak, seinaleztapena, Aurizberri/Espinaleko oinezkoentzako eta bizikletentzako pasabide berria eta, azkenik, 8.512 m-ko bide berri bat irekitzea. Horretarako, lehendik dauden baso- eta abeltzaintza-bideak erabiliko dira, bai eta berreskuratutako antzinako galtzada erromatarra eta zirkulazio txikiko errepideak ere.

Bicimugi izeneko proiektu europar honetan zortzi bazkidek parte hartzen dute, bi Nafarroakoak, bost Pirinio Atlantikoetako Frantziako departamentukoak eta European Ciclist Federation, landa-ingurunean bizikletaz mugikortasun iraunkorra sustatzeko helburu komunarekin. Era berean, Bicimugi POCTEFA 2014-2020 programakoa da, hiru herrialdeen arteko mugako lurraldearen garapen iraunkorra sustatzeko sortutako INTERREG V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren akronimoa..

Bicimugiren ekintzen artean, bizikletan ibilitzeko bizkarrezur baten garapena nabarmentzen da. Lurralde horiek EuroVelo 3 Europako ibilbidearen zati dira, "Erromesena" izenekoa. Norvegiatik abiatu eta zazpi herrialde zeharkatzen ditu Galiziara iritsi arte, 5.300 kilometroko luzerarekin.

06.04.2022

Share: