Logistika

Plataforma logistikoak · Hotz positiboko eta negatiboko nabeak · Cross-docking eta Banaketa-zentroak· Garraio multimodaleko zentroak · Biltegi automatikoak

KREANen ibilbide luzea dugu proiektu logistikoak gauzatzen, eskatutako berezitasun bakoitzera egokitutako soluzioekin. Salgaiak banatzeko, kudeatzeko eta biltegiratzeko fluxua eraginkortasunez eta efizientziaz konponduko duten azpiegiturak sortzeko proiektuak lantzen ditugu. Gure bezeroei laguntza ematen diegu proiektuaren beharrak eta egituraketa produktibo-finantzarioa definitzetik bertatik, lokalizazioak eta lurzorua bilatzetik, KREANi dagozkion azpiegituren sustapenak barne, proiektuak garatzeraino, eta hasiera-hasieratik inplikatzen ditugu eragiketa gauzatzeaz arduratzen diren eragileak. KREAN arduratzen da lizentziak kudeatzeaz eta proiektuak eta obrak diseinatu, kontrolatu eta gainbegiratzeaz. Lanerako espazioak sortzen ditugu, funtzionalak izateaz gain, bertan lan egiten duten pertsonentzat eta bisitarientzat atseginak eta erakargarriak izango direnak.

Gure zerbitzu integralen barruan, eraikinaren ingurumen-ziurtagiria eskaintzen dugu, bai BREEAM, LEED eta bai WEEL maila zorrotzenetan, aholkulari propioak ziurtatuta ditugularik. Sektoreak ziurtagiri hauek baloratzen ditu, zalantzarik gabeko abantailak dituztelako: errentagarritasun handiagoa eraikitzen, jarduten edo mantentzen duenarentzat; eta nabarmen murrizten du ingurumenean duen eragina.

Era berean, adituak gara suteen aurkako instalazioen diseinuan, alde aktiboan zein pasiboan, eta esperientzia handia dugu estau mailan. Beharrezkoa den kasuetan, suteen salbuespenezko proiektuak egiten eta legeztatzen ditugu, araudia zorrozki betetzea ezinezkoa den kasuetan, prestazio-azterketak eginez eta NFPA, FM edo bestelako ospe handiko araudiak aplikatuz.

Jorge_Domínguez_KREAN

Jorge Domínguez

Logistika-proiektuen arduraduna

Ingeniari Industriala

Harremanetan jarri

Zerbitzuak

Arkitektura eta Ingeniaritzako Zerbitzu Profesionalak

  • Ezarpen logistikoaren garapena
  • Diseinu arkitektonikoa
  • Kanpoaldeen diseinua
  • Egiturazko ingeniaritza (eraikina eta zoladurak)
  • Instalazioen ingeniaritza
  • Jasangarritasun eta efizientzia energetikoaren aholkularitza
  • Tokiko agintariekin elkarrizketa
  • Lizentzien kudeaketa
  • Proiektuen kudeaketa eta eraikuntza
  • Obraren zuzendaritza fakultatiboa
  • Laguntza obran
  • Suteei buruzko araudiaren salbuespenak
  • Ingurumen-ziurtagiriak
  • Dirulaguntzak/Laguntzak lortzeko lanak

Eraikuntza

  • Giltza eskura eraikuntza
  • Liburu irekiak eraikuntza
  • EPC

Sustapena

  • Proiektuak egituratzea
  • Sustapena

Proiektuak

erantzuten dugu.

CAPTCHA

Zure datu pertsonalak KREAN KOOP. ELK.ak tratatuko ditu tratamenduaren arduradun gisa, WEBGUNEAREN bidez egindako informazio-eskaera, iradokizunak, kexak edo erreklamazioak izapidetu eta kudeatzeko, bai eta xede horrekin lotutako jakinarazpenak bidaltzeko ere, eman diguzun edozein bitartekoren bidez. Tratamendu hori onartzeko, formularioa eta/edo erantsitako dokumentuak bete eta bidali behar dituzu. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, tratamendua mugatzeko, ezabatzeko, lekualdatzeko eta tratamenduaren aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango dituzu, bai eta emandako baimena ezeztatzeko eskubidea ere. Horretarako, zure NANaren kopia duen idazkia bidali beharko duzu Goiru kaleko 7. zenbakian, Berrikuntza Garaia pasealekuan, 20500 Arrasaten (Gipuzkoa). Zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza aurkituko duzu "Pribatutasun Politika" atalean. "Bidali" sakatzean, nire datuak adierazitako moduan tratatzea onartzen dut.