Social engagement

Konpromiso soziala

Badakigu gizartearen aurrean erantzukizuna dugula, eta, horregatik, gizarte-proiekzioa duten hainbat ekimen babesten ditugu, hala nola emakumeen kirola eta kirol egokitua. KREAN GLOBAL COMPACTko kide da eta bertan parte hartzen du, NBEren Munduko Ituna eta munduko enpresen gizarte-erantzukizuneko borondatezko ekimen handiena.

Hezkuntzarako eta kooperatiba-sustapenerako laguntzak bideratzen ditugu, eta ekitaldi guztietan gure emaitzen zati bat banatzen dugu erakunde, gizarte, ingurune, kirol edo kultura intereseko elkarteei laguntzeko.

Elkartasuna

Elkartasuna

Konpromiso etikoa dugu, ahal dugun neurrian, sufritzen duten edo gutxiago duten komunitateen garapen sozioekonomikoan laguntzeko.

Kultura

Kultura

Kultura eta hezkuntza-proiektuak eta jarduerak babesten ditugu, zalantzarik gabe, herritarrei kontzientzia kolektiboa eta bizi-kalitatea hobetzen laguntzen dietenak.

Kirola

Kirola

Kirolari egiten diogun ekarpena eta horrek dakartzan balioak bultzatzen ditugu, emakumeen eta desgaitasuna duten pertsonen kirol-taldeei lagunduz.

Gizarte-ingurunea

Gizarte-ingurunea

Gure erantzukizuna da gure ingurune hurbileneko sare soziokulturala garatzen laguntzea.

Elkartasuna

Elkartasuna

Elkartasuna

Elkartasuna

Mudukiderekin

Mundukiderekin

KREAN Mundukideren lankidetzako kooperatiba-enpresen taldearen parte da, eta enpresa horien finantzaketan eta hegoaldeko herrialdeekin duen lankidetza-misioaren sustapenean parte hartzen du, hau da, programa ezberdinetan lankidetzan aritzea eta proiektu solidarioak bultzatzea, pertsona eta tokiko erakundeekin batera lan eginez.

+ Mundukide

Erakunde eta elkarteak

Eta beste erakunde eta elkarte batzukin

Osasunaren eta bizi-baldintzen arloan premia desberdinak dituzten gizarte eta pertsonen bizi-baldintzak ikusarazteko eta hobetzeko lan egiten duten hainbat elkarteren aparteko lanari laguntzeko fondoak bideratzen ditugu.

Kultura

Kultura

Kultura

Kultura

Kultura
Artea premia bat

Artea, premia bat...

Artelanak ahalmen sortzailea sustatzen duen inpaktu intelektuala sortzen du. Emozioa eta inspirazioa da. Okupatzen dituen espazioak eta bertan bizi diren pertsonak eraldatzen ditu, haien adimena suspertuz eta haien izpiritua goratuz.

Hainbat artistarekin lan egiten dugu eraikitzen ditugun espazio berrietan obrak eta instalazioak integratzeko, xurgapena, zentzua eta sentsibilitatea emateko. Bizitzaz.

Sustatutako obra batzuk artista hauenak dira: Koldobika Jauregi, Iñigo Arregi, Udane Juaristi, Juan Ayesta, Cristina Iglesias

Artea plazer bat

eta plazer bat.

Poztasun handia ematen digu arte-sorkuntzako hainbat proiektutan gure hondar-alea ekartzeak eta haiek sortzen dituzten egileekin lankidetzan aritzeak, horiek baitira benetako inspirazio-iturriak:

  • Ara, Juan Ayestarena.
  • Hondalea, Cristina Iglesiasena.
  • Tropela, Iñigo Arregirena.
  • Fhormak, Juan Ayestarena.
  • Titulurik gabea, Koldobika Jauregirena.
  • Titulurik gabea, Iñigo Arregirena.
  • Titulurik gabea, Juan Ayestarena
  • Titulurik gabea, Juan Ayestarena
Hezkuntza, inbertsiorik onena.

Hezkuntza, inbertsiorik onena.

Prestakuntza tekniko eta akademiko handia duten pertsonak behar eta beharko ditugu, eta zentzu zabalagoan, pertsona hobeak, osoagoak eta beren helburuak lortzeko ahalmen handiagoa dutenak, munduari ekarpen positiboa egiteko.

Unibertsitatea eta kultura babestuz egiten dugun ahalegin oro etorkizuneko inbertsiorik onena da gure gizartearentzat.

Kirola

Kirola

Kirola

Kirola

Pertsona txapeldunak

Pertsona txapeldunak

Pertsonak gizarteratzera eta berdintasunera bideratutako kirol-ekimenekin identifikatzen gara.

KREANek SD Eibar OINTXE Saskibaloi

KREANek SD Eibarreko Emakumezkoen Futboleko lehen taldea babesten du, baita bere Futbol Egokituko bi taldeak ere.

Bestalde, KREANek, EKIOLA markarekin, OINTXE Saskibaloi Taldeko emakumezko kadete eta gizonezko kadete mailako taldeak babesten ditu, Euskal Saskibaloi Ligan lehiatzen direnak.

Gizarte-ingurunea

Gizarte-ingurunea

Gizarte-ingurunea

Gizarte-ingurunea

Inplikatuak

Inplikatuak

Gure dimentsio eta izaera kooperatiboa zalantzarik gabe lotuta daude, sortu zenetik, enplegua sortzearekin eta ingurune sozialaren garapen ekonomiko eta gizatiarrarekin, ingurumen-baldintzak kontuan hartuta, mundu hobea sortzeko helburuarekin.

Euskaraz

Euskaraz

Euskara Plan bat dugu, lanean euskararen erabilera sustatu eta areagotzeko, erantzukizun sozial eta kulturala indartzeko eta bezero euskaldunen aurrean balio-proposamena handitzeko.

KREANek erreferentzia izan nahi du ingeniaritzaren eta arkitekturaren sektorean, zerbitzua euskaraz emateari dagokionez.

Mondragon 2021-24 Korporazioaren politika sozioenpresarialarekin lerrokatuta, ondare kooperatiboan sinesten dugu; hurrengo belaunaldiei, kooperatiba sendoagoez eta hobeez gain, pertsonentzat eta planetarentzat garapen-eredu hobea uzteko betebeharrean.