Peruko Gobernuak LKSri esleitu dio ureztatze proiektu bat+ Cajamarcan

San Pedro de Perico-ko ureztatze ubidearen azpiegitura hobetu eta birgaitzeko proiektu bat garatzea da kontratutako zerbitzuaren helburua.  Zehatzago,  42,5 km ubideen hobekuntza eta birgaitzea, dagozkien azpiegiturak instalatzea (oinezkoendako zubiak, ibilgailuendako zubiak,alboko harguneak, etab…) baita azpiegitura hauen biztanle onuradunen artean ahalmen eta laguntza teknikorako ekintzak ezartzea.  Ikerketa hau Chirinos Distrituan izango da, San Ignacio probintzian, Cajamarca Departamentuan.

LKSk garatuko dituen ikerketei esker lanek  1.205,28 Ha garbiri erantzuna eman ahal izango diete.  Proiektuak Nekazaritza eta Ureztatze Ministerioaren dirulaguntzak dauzka eta Jaén San Ignacio Bagua Proiektu Bereziaren barruan kokatuta dago. Bere eragin eremuko garapen sozio-ekonomikoaren sustapen proiektuen parte da.  Jaen eta San Ignacio eta Cutervo probintziak Cajamarca eskualdean eta Amazonas eskualde osoari eragiten dio eta 3.456.505 Ha-ko lur eremua hartuz.

17.11.2016

Share: