LKS-k Iquitos hiriko ospital berria ikuskatuko du Perun

Loretoko gobernu erregionalak LKSri esleitu dio Perun, Maynas probintzian Iquitos distrituko II-2 mailako César Garayar Garcia ospitale berriaren ikuskatzea.  LKS-k proiektua bera, horren exekuzioa eta lanen ekipamendua ikuskatuko ditu.

Ospitale berriak lau altuera eta 19.707 m²-ko azalera eraikia izango ditu.  Ospitalearen proiektuak, eraikuntzen prestaketa osoaz eta hornitze zerbitzuen azpiegitura laguntzaile guztiez eratuta dago.  Honen onuradun zuzenak Iquitos, Belen, San Juan Bautista eta Alto Nanay distrituetan bizi diren 321.052 biztanle izango direla kalkulatzen da; distritu hauek Loreto eskualdearen barruan dagoen Maynas probintzia osatzen dute, amazoniar oihanaren bihotzean.  Honekin erikortasun eta heriotza tasek gutxi gora behera %2ko murrizketa bat lortzea da.

24.10.2016

Share: