LKS KREAN Life Ecosens Aquamonitrix proiekturako sortu den nazioarteko partzuergoaren parte da, Europar Batasunak emandako LIFE 2018 berrikuntzarako diru-laguntzan. Proiektuaren helburua da uretan dauden kutsatzaileak neurtzeko parametro anitzeko tresna bat garatzea, teknologia multifluidikoa erabiliz, “Lab on a Chip” ere deiturikoa.
Tamaina txikiko gailu bat da, laginak hartzeko, eta uraren kalitatearen parametroak aztertzeko gaitasuna duena, batez ere nutrienteak eta baita Uraren Esparru Zuzentarauan jasota dauden beste batzuk ere. Bere erabilera izango da ibaien kalitatearen jarraipenerako, hondakin-uren tratamenduko araztegien prozesu kontrolerako eta isurien kalitate kontrolerako, aurreko azpiegiturarik behar gabe, gainbegiratu gabe eta denbora errealeko datuekin.
Partzuergoa hurrengo hauek osatzen dute: Tellab enpresa irlandarra, Kemira finlandiarra, LKS eta ISEA, Lisboako Universidade Nova eta Murtziako San Antonio Unibertsitate Katolikoa (UCAM). Proiektuaren barne hainbat administrazio daude ere, kolaboratzaile moduan, horien artean, Bilboko Ur Partzuergoak, Aguas del Añarbek eta AMVISAk, euren instalakuntzak eskainiko dituzte probak egin ahal izateko.
Aurkeztutako proposamenak 900.000€ inguruko diru-laguntza jaso du eta proiektuaren iraupena 2 urte eta 9 hilabetekoa izango da. LKS KREANen erantzukizuna izango da Diseinuaren zehaztapen teknikoak idaztea eta baita ia bi urtez burutu beharreko prototipo probak egitea ere. Beste hainbat zeregin ere izango ditu: Negozio-plan baten garapena, produktua zabaltzeko ekintzak, eta abar.