Kontratua hurrengo hiru urteetarako esleitu da eta hartzen ditu ingeniaritzako zerbitzu integralak hedadura desberdineko proiektuetan. Zerbitzu horretan sartzen da proiektuak eremu guztietan garatzea: obra zibila, ekipo estatikoak eta dinamikoak, prozesuak, hoditeria, elektrizitatea eta I & K, baita gauzatzeko behar diren baliabideen plangintza eta estimazioa, aurrekontuak eta balorazioak, ekipoen komisionatua, erosketen eta kontratazioen kudeaketan laguntza, proiektuak Administrazioaren aurrean kudeatzea, legeztatzeak, bisatuak, asistentziak eta aholkularitzak, etab.
LKS KREAN eta Petronor lankidetzan ari dira 2014. urtearen amaieratik, orduan esleitu baitzitzaion ingeniaritza zerbitzuak emateko lehen kontratua. 2017an lehen aldiz berritu ondoren, berriro berritzen da orain lankidetzarako kontratu markoa.
LKS KREANek, findegian, diziplina anitzeko eta kualifikazio tekniko handiko 18 pertsonako talde iraunkorra du.