Fortune negozioen aldizkari amerikarrak “Change the world” sailkapenaren seigarren edizioan MONDRAGON sartu du, mundu mailan erantzukizun sozial handia duten beste 52 enpresarekin batera.
Sailkapen horren helburua elkarlana eta ezberdinen arteko hartu-emana sustatzea izan da, eta lehen postuan The Vaccine Makers enpresa estatubatuarra sailkatu da. MONDRAGONek hamaikagarren postua lortu du Alibaba, PayPal eta Walmart bezalako enpresekin lehiatuz. Lorpen hori kooperatibek gizarte orekatu, bidezko eta homogeneo bat lortzeko asmoz egiten duten lanaren ondorioa izan da.
Irakurri gehiago: https://www.tulankide.com/eu/fortune-aldizkariak-change-the-world-zerrendan-mondragon-sartu-du?set_language=eu
01.10.2020